Inicio > Uncategorized > Gatiburen web orrialde erakargarriak!

Gatiburen web orrialde erakargarriak!

Artikulu honetan, Gatiburen web orrialdearen nondik norakoak azalduko ditut, hau da, zein sare sozialetan parte hartzen duen eta nola erabiltzen dituen. Besteak beste, sare sozial hauek aztertuta jakingo dugu nolako erabilera duten: Facebook (5.359 jarraitzailerekin) ,  Twitter ( 1.226 jarraitzailerekin ), Tuenti, Gatiburen web ofiziala eta Myspace. Izan ere, Antonio Ortiz Vélez-en esanetan, sare sozialek hamarkada batean, edozein pertsonaren bizitzan leku garrantzitsu bat lortu du. Internet-en konektatzen diren pertsonen %80 sare sozialen batean partse hartzen dute eta musikariak ez dira baztertzen. Izan ere, musikarientzako denborapasa bat baino gehiago bilakatu dira: promoziorako erraminta boteretsu bat dira.

Talde hau Alex Sardui-ren(Exkixuko kantante ohiaren) inguruan sortu zen 2002-ko udan. Talde honetako bateria Gaizka Salazar dugu, Baxua jotzen duena Mikel Caballero, gitarra jotzen duena Haimar Arejita eta abeslaria Alex Sardui.Talde hau, urteak joan ahala gero eta ospetxuago egiten joan da, hau da, gero eta jende gehiagok entzuten du, bai gazteek eta bai nagusiek. Batez ere, bere azken diska “Zuzenean bizitzeko gogoa”-k eman dio bira musika talde honi.

Antonio Ortiz Vélez-ek dioen bezala,sare sozialak musikarientzako, abeslarientzako, musika taldeentzako edota elitisten mundura sarbiderik ez duen edozeinentzako ezin bestekoak bilakatu dira. Izan ere, ezagutzera eramaten dute beraien burue sare sozial hauen bidez.

 

Facebook

Facebook, munduko sare sozialik erabilienetako bat da 600 milioi erabiltzailerekin gaur egun. Musika talde honek Facebook, bere mugimendua adierazteko erabiltzen du, hau da, bere kontzertuak non eta noiz izango diren adierazteko. Adierazpen hau, ekitaldi bidez edota horman idaztearen bidez egiten du. Honez gain, talde hau ezagutu dezagun eta ze motako abestiak jotzen dituen jakin dezagun, abesti horietako batzuk eskegi dituzte bertan.

Gehitzeko, aipatzekoak dira eskegitako argazki eta bideoak ere. izan ere, hainbat eta hainbat daude. Gatibu taldeak 5.359 jarraitzaile ditu eta ikusi daitekeenez honi buruz hitzegiten 34 pertsona daude. Esan beharra dago aldaketaren bat egonez gero notak orrialdean jakinarazten dituztela jakinaren gainean egon gaitezen eta foroak izeneko orrialdean jarraitzaileen arteko elkarrizketak daude nahi dutenari buruz hitz egiteko baina normalean Facebook hori gatibu-rena bada, horri buruz hitz egiteko izaten da, hau da, beraien kontzertuei buruz iritziak,kritikak…egiteko.

Twitter

Sare sozial hau gero eta ospetsuagoa den heinean, gero eta jende gehiagok erabiltzen du eta Gatibu taldea horietako bat da. 1.226 jarraitzaile ditu eta bere profilean ikusi daitekeenez Gatibu Twitter Ofiziala bezala bilatu daiteke sarean eta gainera Gatibu orri ofizialaren link-a gehitu dute profilean. Gainerako sare sozialen antzera, beraien kontzertuen data eta lekuen berri emtan dute eta honez gain, orri honen helburua lehen esan bezala kontzertuen, bira hasieraren, diska sinaketen, aurkezpenen, sarreren salmentaren… berri ematen dute tweet-en bidez eta ikusi dezakegunez jadanik 94 tweet idatzi dituzte.

Inti Acevedo-k Twitter-en jarraitzaileak gehitzeko pautak ematen dizkigu eta beraz, esan daiteke Gatibuk dituen jarraitzaleak ikusita, antzeko pauta hauek erabili dituela.

Tuenti

Musika talde honek, Gatibu-k, Tuenti-n orrialde bat eta profil bat dituela esan daiteke 1.920 jarraitzailerekin. Sare sozial honetako erabilera Facebook-arenaren berdina da,hau da, abestiak, kontzertuen datak etab. agertzen dira eta bertan jendeak, miresleek, beraien iritzia ematen dute kontzertuei buruz.Gatiburen web ofiziala

Gatiburen web ofiziala

Web honetan, taldeari buruzko dena jakin daiteke. Ikusi daitekeenez, orrialde honek denetarik dauka, besteak beste, berriak, media, biografia, nola kontaktatu, tour-ak, diskoak eta baita DENDA ere.

Berriak sekzioan, Gatibuk izan dituen elkarrizketa guztiak azaltzen dira, nork eta noiz burutuak.

Media sekzioan, taldearen bideo eta abestiak ikusi ditzakegu.

Biografian, taldeari buruzko nondik norakoei buruz jartzen digute jakinaren gainean, hau da; non, noiz, nola eta nortzuk sortua dagoan taldea.

Kontaktua sekziñoan, taldearekin kontaktuan jartzeko aukera ematen digute, hau da, beraiekin kontaktatzeko bideak. Tour sekzioan, egin dako eta egingo dituzten bira guztien berri ematen digute.

Diskoak sekzioan, grabatutako disken berri ematen dute, hau da, nork grabatu dituen, nor den soinu teknikaria, laguntzaileak, perkusioak, koroak etab.

Amaitzeko, lehen esan bezala, denda sekzioa ere daukate. Momentu honetan itxita dagoela dio baina hemen gatiburen kamisetak, sudaderak… erosteko aukera izan dezakegu!

Myspace

Myspace-an ere berari buruzko gertaerak eta informazioak agertzen dira. Gehitzekoa da, talde honi buruzko informazio orokorra, jendearen iruzkinak, argazkiak, bideoak…ere agertzen direla. Beraien profilean kantarik entzunenak agertzen dira erreprodukzio zerrendarekin. Etiketak atalean sartuz gero Gatibuk irabazitako etiketa azaltzen da, hau da, 17 etiketatik 4 irabazi dituela ikusi daiteke eta horietako bat el mirón etiketa da.

Laburbilduz, Gatiburen  web orrialdeek berari buruz jakiteko erraztasunak eskaintzen dizkigu, Twitter eta Facebook bezalako sare sozialek honen berri izan dezagun laguntzen digute. Gainera, sare sozial hauetan jarraitzaile ugari dituztenez oso informazio ona eskaintzen digutela ziurtatzen dugu Gatiburi buruz, iritziak etab. Honez gain, ikusi dugu Myspacen ere kontu bat dutela eta beraien abestien berri izan dezakegula eta amaitzeko, talde honen orri ofizialean taldeko kideei buruzko informazio gehiago izan dezakegu.

 

Informazio iturriak:

Anuncios
Categorías:Uncategorized
  1. Aún no hay comentarios.
  1. No trackbacks yet.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: