Archive

Archive for 21 diciembre 2011

Informatika erabiltzen!!

diciembre 21, 2011 Deja un comentario

Informatika ordenagailuen bidez egiten den informazioaren tratamendu automatikoa posible egiten duen ezagutza zientifiko eta teknikoen multzoa da. Hitz hau frantsesetik dator, frantsesek sortu baitzuten “informatique”-ren kontzeptua, hau da, informatika. Informatika garatzen joan da denbora aurrera joan ahala gizakiak lan arruntak egin ahal izateko, modu eraginkor, ordenatu eta azkar batean. 

Josemi-k dioen bezala, informatika informazioaren erabilera automatikoa duen zientzia da. Tratamentu automatiko hau da datuen manipulazioa eta kalkulo konplexuen exekuzio arina  bultzatu eta erraztu duena.

Joseulis Fox-ek dioen bezala, ordenagailu edo konputadoren inkorporazioak bulegoetan, sistema ofimatikoen iraultza ekarri zuen. Izan ere, makinek komunikazioen eta informazio elkarbanatze instantaneoa lankideen, baliabide eta tadeen artean posible egiten dute.

Deustuko Unibertsitatean irakasgai hau martxan dago. Izan ere, gizarte eta giza zientzietako graduan irakasgai hau ematen da eta oinarrizko jakintzak eskuratzeko balio digu, hau da, irakasgai honek etorkizun baterako beharko ditugun jakintzak eskuratzera eramango gaitu. Adibidez, irakasle izan nahi duenak irakasgai hau oinarrizkoa izango du bere proiektuak aurkezteko orduan eta irakasgairen bat azaltzeko orduan.

Informatika irakasgaian, joan den urtean (1.en mailan) microsoft word, excel, power point eta access-en oinarrizko elementuak erabiltzen ikasi genituen:

  1. Micrsoft word: Microsoft word testuak prozesatzeko software bat da eta Microsoft enperesak sortu zuen eta gaur egun ofimatikan sartuta dator.
  2. Microsoft excel: Microsoft excel kalkuluen orriak manejatzeko aplikazio bat da. Programa hau ere Microsoft-ek garatua da eta finantza eta kontabilitate lanetan erabltzen da normalean.
  3. Power point: Power point presentazioentzako programa bat da eta normalean irakaskuntza, negozioak… bezalako gaietarako erabiltzen da.
  4. Access: Access Microsoft Windows-en sistema operatiboentzako erlazioa duen datu baseen gestioaren sistema bat da.

Oraingo urtean (2.en malan) batez ere web orrialdeeri eman diegu garrantzia besteak beste,  twitter, linkedin, google plus, wordpress eta beste horrenbeste.

Hauetako gehienak sare sozialak direla ikus dezakegu eta sare sozial ezberdinen bidez komunikatu gaitezkeela bata bestearekin ere. Sare sozial hauek ez dira lagun artean komunikatzeko soilik erabiltzen, ez horixe! Sare sozial hauek, negozio munduan ere erabilgarriak dira, hau da, bata bestearen ikuspuntuak eta ideiak elkar banatzeko ere balio dute eta horrela negoziorako plan bat aurrera eraman.

Laburbilduz, informatika irakasgaia etorkizun baterako oso erabilgarria dela esan dezaket eta erabilgarria izateaz gain, erraza da maneiatzeko, beraz, edozein fakultaterako, edozein gradutarako… ezinbestekoa dela esan beharra daukat eta horregatik dut gustuko irakasgai hau!

Informazio iturriak:

Categorías:Uncategorized

Sare sozialen eta identitate digitalen abantailak!!

diciembre 21, 2011 Deja un comentario

Gaur egun, Internet ezinbestekoa bilakatu da. Izan ere, edonork dauka eskuragarri eta honen bidez, beharrezko dugun informazioa aurkitu dezakegu. Internet edozein gauzatarako erabil dezakegu, bai jentearekin kontaktuan jartzeko, bai lan mundurako eta bai aisialdi gisa erbailtzeko. Honen barruan, sare sozialak aurkitu ditzakegu. Denbora aurrera joan ahala, sare sozialak garatzen joan dira gero eta erabiltzaile gehiago dituztelarik. Elementu hauek pertsona taldeek osatutako estruktura sozialak dira. Erlazio mota ezberdinez konektatuta daude, besteak beste, adiskidetasuna, ahaidetasuna, interes komun edota ezagutzak elkarbanatzen.Barneko sare sozialak lanerako erraminta bat gehiago bilakatu daitezke. Plataforma hauek ekartzen dituzten onuretako bat, langileen arteko senidetasun eta lagunkoitasuna da. Izan ere, esperientzien eta ezagutzen elkarbanatzea ekartzen dute.

Guzti hau,  Pablo G. Bejerano-k azaltzen digu baina batez ere, enpresetan duten erabilera. Izan ere, bere itzetan, Facebook eta gainerako sare sozialek beraiek duten abantaila aprobetxatzea egin die konpainiei beraien eta langileen onurarako.

Sare sozialak, elkarrekin kontaktuan jartzeko erabil daitezke, hau da, aisialdirako erabili daitezke. Baina, ez da soilik aisialdi gisa erabiltzen, lan mundurako ere oso erabilgarria da. Adibidez, proiektu bat aurrera eramateko orduan, bakoitzak bere iritzia emateko balio du leku jakin batean elkarrekin geratzeko beharrik izan gabe. Honez gain, edozein lan motarako erabili daitezke sare sozial hauek talde osoaren iritzia eskuragarri edukita.

Sare sozialen artean honako hauek aurkitu ditzakegu:

Sare sozialez gain, Interneten barruan identitate digitala aukitu dezakegu. Juan José de Haro-k dio, identitate digitala ez dela guri buruz agertzen dena bilaketa bat egiterakoan, baizik eta bakoitzari buruz trasmititzen den ideia Internet zehar. Bere hitzetan, pertsona batzuk daude non  Internet bidez eskutatzen diren media publikotik desagertzeko baina ez direla konturatzen beste batzutek eraikitzen dutela beraien irudia. 

Honez gain, Tomás Delclós-ek dioen bezala  enpresek ere erabiltzen dute batez ere. Kontu pertsonalen bidez enpresa batzuek beraien produktuak promozionatzeko edota informazioa elkarbanatzeko erabiltzen dute.

Laburdbilduz, lehen esan bezala, Internet oso baliagarria da bai aisialdirako eta bai lanaren munduarentzako. Izan ere, egunetik egunera gero eta aurrerapen gehiago dago eta honek hobekuntzak ekarri ditzako lan munduan eta baita sozializatzeko orduan ere.

Informazio iturriak:

Categorías:Uncategorized